Lanbide – Medidas excepcionales COVID-19

Lanbide – Medidas excepcionales COVID-19

Lanbide – Medidas excepcionales COVID-19

Lanbide – Medidas excepcionales COVID-19

Abierto el plazo de presentación de solicitudes (16/04/2020-30/09/2020)

Ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras por cuenta propia o autónomas cuyas actividades han quedado suspendidas a consecuencia de la declaración del estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria por el Covid-19

Beneficiarios y requisitos

Serán beneficiarias de las ayudas las personas titulares de la prestación extraordinaria por cese de actividad para las personas afectadas por la declaración del estado de alarma, cuyas actividades hayan quedado suspendidas, siempre y cuando procedan de alguno de los siguientes colectivos:

  1. Las empresarias o empresarios y profesionales individuales.
  2. Las socias y socios integrantes de Comunidades de Bienes y Sociedades Civiles, siempre que la subvención se solicite a título personal.

Las personas beneficiarias deberán reunir los siguientes requisitos a fecha de 14 de marzo de 2020:

  1. Estar empadronada y tener residencia efectiva en la CAPV.
  2. Estar domiciliada, social y fiscalmente, la actividad empresarial en la CAPV y radicar en la misma el centro de trabajo.
  3. Ser arrendatario/a de un local de negocio siempre y cuando no sea parte de una vivienda de la persona solicitante o espacio compartido con otra empresa y no exista relación de parentesco hasta 2.º grado de consanguinidad o afinidad con el/la arrendador/a del local ni sea socio/a o partícipe de la persona física o jurídica que actúe como arrendador/a. Así mismo se excluyen los espacios de coworking.
  4. Dedicarse en exclusiva a la actividad que ha quedado suspendida

Los requisitos contemplados en las letras a), b) y d), se deberán mantener durante el estado de alarma y, al menos, en los cuatro meses posteriores a la finalización del mismo. Asimismo, la persona beneficiaria deberá permanecer de alta en el IAE y en el Régimen Especial de Autónomos, dentro de alguno de los colectivos señalados, al menos durante dicho periodo.

Gastos subvencionables

  1. Las cuotas de autónomos de los dos meses siguientes a la finalización del estado de alarma.
  2. El arrendamiento del local del negocio del periodo comprendido entre marzo (incluido) y los dos meses siguientes a la finalización del estado de alarma

Cuantía de la ayuda

Será de un máximo de 3.000 euros.

En el supuesto de socios o socias integrantes de Comunidades de Bienes o Sociedades Civiles, la subvención por socio o socia será el resultado de aplicar el porcentaje de participación de cada una de las personas solicitantes que reúnan los requisitos a los 3.000 euros.

Presentación de solicitudes

Las solicitudes de subvenciones deberán presentarse preferentemente a través de la sede electrónica a la que se accederá desde: https://www.euskadi.eus y se dispondrá de un enlace de acceso a la misma en la página web de Lanbide:
En caso de personas solicitantes integradas en una Comunidad de Bienes o Sociedad Civil, deberá realizarse una solicitud, a título personal, por cada uno/a de los socios/as integrantes de dicha comunidad o sociedad y deberán presentar las solicitudes simultáneamente

Documentación que se debe adjuntar en la solicitud

  • Resolución de concesión de la prestación extraordinaria por cese de actividad
  • Contrato de arrendamiento de local de negocio
  • Documento acreditativo de la constitución de la Comunidad de Bienes o Sociedad Civil, en su caso.

Las solicitudes serán estudiadas por orden de presentación y serán aprobadas en el mismo orden todas aquellas que cumplan los requisitos, hasta el agotamiento de los fondos.

Forma de pago de la subvención.

El abono de la subvención se realizará en un único pago tras la concesión de la misma.

Estas subvenciones serán incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención o ayuda que por el mismo concepto y finalidad

Más información y tramitación en: https://www.lanbide.euskadi.eus/ayuda/-/ayuda_subvencion/2020/aea/


Lanbide – salbuespenezko neurriak COVID-19

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2020/04/16-2020/09/30)

Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Onuradunak eta betekizunak

Laguntzen onuradun izango dira aparteko prestazioaren titular diren pertsonak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira. Prestazio hori jarduera etenda izateagatik ematen zaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean daudenei. Onuradunek, betiere, kolektibo hauetakoren batekoak izan behar dute:

  1. Enpresaburuak eta banako profesionalak
  2. Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte, 2020ko martxoaren 14an:

  1. EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea
  2. Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea
  3. Negozio-lokal baten errentari izatea, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.
  4. Esklusiboki jardutea etenda geratu den jardueran.

Aurreko apartatuko a), b) eta d) letretako betekizunak alarma-egoerak irauten duen bitartean bete beharko dira, bai eta, gutxienez, egoera hori amaitu ondoko lau hilabeteetan ere. Halaber, onuradunak alta emanda egon beharko du –aldi horretan, gutxienez– EJZn eta Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian, aurreko apartatuan adierazitako kolektiboren batean.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

  1. Alarma-egoera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetako autonomoen kuotak.
  2. Negozio-lokalaren errentamendua, martxoa (hori barne) eta alarma-egoera amaitu eta hurrengo bi hilabeteen artekoa.

Laguntzen zenbatekoa

Gehienez, 3.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei

Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.

Eskabideak aurkeztea

Dirulaguntza-eskabideak eranskineko ereduaren arabera aurkeztu behar dira, egoitza elektronikoaren bidez, webgune honetan: https://euskadi.eus. Webgune horretara sartzeko, esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian bertan:

Baldin eskatzaileak ondasun-erkidego edo sozietate zibil batean sartuta badaude, horietako bazkide bakoitzak, bere izenean, eskabide bat egin beharko du, eta guztiek batera aurkeztu beharko dituzte beti eskabideak.

Eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa

  • Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena
  • Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua
  • Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria, hala badagokio.

Eskabideak aurkeztutako hurrenkeraren arabera aztertuko dira , eta hurrenkera berean onartuko dira baldintzak betetzen dituzten guztiak, funtsak agortu arte.

Dirulaguntza ordaintzeko modua

Aldi bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza onuradunei, hura eman ondoren

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak kontzeptu berarengatik edo helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntzekin edo laguntzekin

Informazio gehiago eta eskaerak aurkeztea hemen:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/eae/